miércoles, 19 de diciembre de 2007

Behin batean LOYOLAN...!!!

make your own slideshow view all photos

ZORIONAK Neska-mutilak!!!!

Gure txokoan LOTURAn klikatu helbide honetan:

http://www.elfyourself.com/?id=1556822672

zuen irakasle batzuek EGUBERRI ZORIONTSUAK izan ditzazuen eta
URTE BERRI ON opa nahi dizuete...era "jator" batez.

Iribarrea sor dadila zuen aurpegietan eta ZORIONTASUNAREN islada
bihur dadin!!!

Ondo izan, zintzo jokatu eta gozatu!!!

lunes, 10 de diciembre de 2007

Zorionak MUTIL!!!!


Dagoeneko hamaika urte bete dituzu...poliki poliki haunditzen...tamainaz, gaitasunez... eta espero dugu ZORIONTASUNEZ ere. Hori bai, zure ingurukoekin elkarbanatu horrela gehiago gozatzen da eta.

Izan egun zoriontsua eta luza dadin zure bizitza osoan!!!

Eutsi ta ekin lanari!!!!!

Endika

viernes, 30 de noviembre de 2007

Gurekin dago!!! Gurea egin dezagun!!!!

EUSKARAREN EGUNA



Abenduak 3... EUSKARAREN EGUNA dela eta UKAN birusa gure artean dago eta bere "gaixotasuna" ukitu nahi digu...ea lortzen duen!!!

Pentsatzeko pixkat Bernardo Atxagaren hitz batzuk:

"Hizkuntzak ez du antzik jaboiarekin. (…) Zenbat eta gehiago erabili jaboia orduan eta urrituago eta gastatuago, hitza, ordea, alderantziz. Zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago. Beste modu batean adierazita hitza biziko bada, nahitaezkoa da errepika, nahitaezkoa da jendearen ahoan behin eta berriro egon dadin. Jakintsu arabiar batek ere hala adierazi omen zuen: hitzaren iturriak isuri egin behar du bere ura, gastatu eta alferrik galdu egin behar du ura. Esan eta berresan egin behar da hitza, hortik kanpora ez dago bizitzarik, errepika da hitzaren ardatza. Errepetizioak bizitza ematen dio hitzari, erabilerraz bihurtzen du”.

Errepikatu eta "birusa" ZABALDU... "PIXKA BAT ... es mucho"

ITOIZ




Hau da "ITOIZ" taldearen " lau teilatu" kantu originala...entzun!!! Donostiako irudiekin hornituta dago...

OHARRA: entzuten baduzu "bertsio berria" blog-a irekitzerakoan, gelditu "pausa" sakatuz goiko laukitxoan; eta gero eman "play" bideo gainean.

lunes, 26 de noviembre de 2007

ZORIONAK,,,NESKA!


Zorionak!!! hamaiketara ailegatu zara...haunditzen haunditzen ari zara haunditzen!!!!


Zoriontsu izan eta beti bezala irrifartsu...inguruan dituzun maite zaituztenak saia gaitezen zu zoriontsu izaten...eta zuk besteengandik gauza bera egin.




Urte askotarako...laguna izan dezazun POZTASUNA!!!!




Mila kilo zorion!!!!




Endika

jueves, 22 de noviembre de 2007

Lurraren higidurak



Nahiz eta azalpenak erderaz egon ulertzeko baliogarria den artxiboa izan daitekela uste dut.
Horren bidez "LURRA"ren HIGIDURAK ikusteko eta ikasteko aukera izango duzu.

Klik-atu lotura atalean.... helbide honetan:
http://www.icarito.cl/medio/animacion/0,0,38035857_0_0_189907797,00.html

martes, 20 de noviembre de 2007

IKUSGAITZ BIHURTU ZEN NESKATXOA!


Behin batean neskato bat zen mariatxo izenekoa ibai ertzean bizi zen .Mariatxoren etxea bi muinoren artean zegoen .Muino baten gainean Herri Orlegia bizi zegoen .Eta beste muinoaren gainean Herri Urdina bizi zen.Herri Orlegiko haurrak zoriontsu bizi ziren zoriontsu bizi ez zirenak beren animaliak ziren.Herri Urdineko haurra pozik bizi ziren pozik bizi ez zirenak beren landareak ziren.Baina Herri Orlegiko haurrak ez ziren ondo eramaten Herri Urdineko haurrekin.Mariatxo haur Urdinen artean eta haur Orlegien artean bizi ziren.Mariatxo animalia eta landare guztien laguna zen.Baina haur Orlegi eta haur Udinen laguna izan nahi zuen.Herri Orlegiko haurrak ez zuten maite orlegia ez zelako...eta haur Urdineko haurrak ez zuten maite urdina ez zelako.Mariatxok ahal zituen ahaleginak egin zituen, bainan ez zuen ezertarako balio izan...haur haiek ez zuten nahi izan bere lagun.Mariatxo garoz gehiago,bakartiago sentitzen zen...Egun batean haimbeste negar egin zuen malkotan ikusgaitz bihurtu zen. Orain, mariatxo ikusgaitza zen eta haur orlegiak ez ziren ohartzen beren artean zegoenik... eta ezin zuten ikusi Mariatxo.Mariatxok une asko igarotzen zen haur urdinen artean ikusgaitza zen eta inork ezin zuen Mariatxo ikusi...eta ez zuten ulertzen nolaz alferrik galtzen ziren, haur Orlegien aurka atontzaten zituzten armak .Nolaz Mariatxok beren bihurrekeri guztiak desgintzen zituen haur Orlegiak beste jolasak asmatu behar izan zituzten.Mariatxo ahalegintzen zen haur orlegien jolasak ez zitezen hain basatiak izan.Haur urdinak ez aspertze arren zeregin berriak asmatu zituzten...Halako batean haur urdinak haur orlegien jolasak arduratu ziren.Pentsatu zuten haur orlegiekin jolastea borroka egitea baino alaiagoa izan zitakeela.Azkenik haur orlegiak eta haur urdinak lagun egin ziren eta elkarrekin jolastu ziren haranean .Egun hartan ikusgaitza zen Mariatxo ikusgai bihurtu zen berriro.Mariatxo oso pozik zegoen, lagun asko bai zituen .Gainera inori ez zitzaion importa Mariatxo ez urdin ez orlegi izatea.

Mirian Villaquiran

(M.A.Pacheco eta J.L.Garcia Sanchez-en Ipuina)

jueves, 15 de noviembre de 2007

HI!!! ZORIONAK


Ttipi-ttapa...ttipi-ttapa heldu naiz...ZORIONAK!
Egun bat beranduago baina heldu naiz....gorde nuen mezua eta ahaztu zitzaidan zinkilikatzea atzo bertan...hala ere ZORIONA laguna izan dezazula desiatzeko ez dago moemtu txarrik.
Eutsi ondo egindakoari eta segi aurrera urte askotan...eta zure ondoan maite dituzun eta zaituzten pertsonak aurki ditzazun.

Endika

Nire bidaia Nueva Yorkera

Ni nire bidaian Nueva Yorkera joan naiz.

Lehenengo maletak utzi genituen, eta ohera joan ginen.Gure hotela 46 pisu zituen.

Hurrengo egunean erosketak egin genituen eta arratsaldean Madame Tussauds-en zerazko museora joan ginen.

Azaroak 3-an tur bat egin genuen Manhattan nola den ikusteko. Hurrengo egunean nire aitak maratoian korrika egin zuen. Egun horretan gauean limusina batek hoteletik itsas ontzi batera eraman genituen eta itsas ontziarekin askatasunaren iruditik pasatu ginen, gero hotelera joateko berriro limusina hartu genuen.

Azaroak 5-ean hegazkin bat hartu genuen Punta Kanara joateko.

Punta Kanan goizetan etxeko lanak egiten nituen eta gero igeri lekura joaten nintzen.

Oso ondo pasatu nuen.

Naiara Santillana Tainta

miércoles, 14 de noviembre de 2007

BISONTEA

Bisontea Amerikako animalirik handiena da. Bisonte harra 900kg-etara ailegatu daiteke eta 150cm-tatik 180cm-tara neurtu dezake. Buru handia, ile artiletsua marroi ilun kolorekoa eta bere indar harrigarria harraren ezaugarriak dira. Emeak txikiagoak dira eta askoz xinpleagoak. Bi sexuak adarrak dituzte, baina harrarenak askoz indartsuagoak dira. Kumeak eta gazteak gurasoen aldean daude; bakarrik jateko edo edateko banantzen dira.
Animali honen poblazioa guztira 25.000 animalikoa da,gutxi gorabehera.

Jon Viejo

ZIFRAK


Gure blog-ean "LOTURAK" atalean beste joku bat daukazu: "ZIFRAK"

Honekin kalkulua lantzeko aukera izango duzu.

Saia zaiez....pena merezi du eta:

Hor aurkituko duzu helbide hau... "klik"atu gainean eta lan egin

martes, 13 de noviembre de 2007

FINGERSKATE


Hasi zen Estatu Batuetan 1989-ean, baina 10 urtelehenago Alemanian existitzen ziren. Fingerskate dira Alemaniakoak. Geroago hasi ziren ezagutzen skateko aldizkarietan. Lehenago atera zen Teck Deck marka bere lehenengo fingerskatekin gero etorri ziren salto egiteko aldapak. Fingerskate egiten da skateko pieza guztiekin.

ARAUAK:

- Bakarrik bi edo hiru behatzekin jolastu daiteke.
- Taulek, derrigorrez, lija izan behar dute.
- Bakarrik erabil daiteke behatz potoloa Grab egiteko.

Ollie

Bere esanaia jauzi egitea da, egiteko indar egin behar da atzeko behatzarekin eta ondoren aurrekoarekin.
Pop Shoveit

Varial aereo bat da, egiteko Ollie eta gero atzeko behatzarekin indar egin zure gorputzarantz.

Varial
Bere esanahia Fingerskate buelta ematea ehun eta laurogei gradutara, atzeko behatzarekin zure gorputzarantz indar egitea buelta emateko.

Iñigo Torre


viernes, 9 de noviembre de 2007

SURF-A


Igandean amaitu zen Europako zirkuituen demboraldia eta Aritz Aramburuk txapeldun titulua lortu zuen.Cascaisen egin zen demboraldiko irabazleen sari banaketa,eta euskaldunak ugari izan ziren bertan.

Gizonezkoen maila nagusian,Aritz Aramburu izan zen onena.Emakumezkoen zirkuitua,Lee Ann Curren lapurtarrakirabazi du.Emakumezkoen junior zirkuitoak,Pauline Ado hendaiarrentzat izan da.

Azkenik,longboardean,emakumezkoen Europako titulua Claire Karabatsos baionarrakirabazi du.Besteeuskaldun batzuk ere ondo ibili dira:gizonezkoen maila nagusia,Eneko Acero bosgarren sailkatu da eta Hodei Collazo hamaikagarrena.

Emakumezkoetan,Puline Ado bigarren postuan sailkatu da,Estitxu Estremo bosgarren izan da,Miriam Imaz seigarren,eta Grazi Sanchez zazpigarren.

Gizonezkoen junior zirkuitoaJatyr Berasaluze hirugarren izan da.Emakumezkoen junior zirkuitoan Lee Ann Currenek bigarren amaitu du.Emakumezkoen longboardean,Estitxu Estremo hirugarren izan da eta Miriam Imaz bosgarren.

Paul Sasieta

martes, 6 de noviembre de 2007

TSUNAMI


TSUNAMI olatu edo olatu talde bat da,itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno hori natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara,luizi,sumendierupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke .Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzake. Horregatik ,nahiz,olatu erraldoi itxura izan ,ez dira egiazko olatuak,hauek haizeak eragindakoak baitira.
Garrantzitsuena da jakitea ez dela nagusiki tsunamiaren garaiera suntsitzaile egiten duena, baizik eta ur mailaren igoeraren iraupena eta honek desplazatzen duen ur kopurua. Olatuak bi metro eskas izanik ere, ur kopuru handia badu, suntzitzaile izan daiteke oso, ehunka metro lur barnera sartuz leku laua eta oztopo naturalik gabea bada. Hori bera gertatu zen Indonesiako Banda ACeh estatuan 2005eko abenduan, itsasoa hainbat k.m sartuz zelarik.

Andoni Sánchez

lunes, 5 de noviembre de 2007

OHARRA


Adi!!!

BLOG-en agertzen diren argazkiak gorde nahi baduzue pauso hauek eman behar dituzue:

1. Klikatu bi aldiz argazki gainean (tamaina haundian agertuko zaizu)
2. Klikatu sagutxoaren eskuineko botoia argazki gainean
3. Agertzen den lehiotxoan "guardar imagen como" aukeratu
4. Aukeratu non gorde nahi duzun: unitatea,karpeta
5. Eman izena argazkiari (aldatu nahi baduzu)
6. ZUREA DA!!!!

Endika

LOYOLA 2007/X/25

LOYOLA 2007/X/25

miércoles, 31 de octubre de 2007

HEGOALDEKO ZUHAITZ - IGELA


Nondik dator?
Afrikatik dator hegoaldeko zuhaitz-igela,duela 10 miloi urte banandu zen zuhaitz-igela.
Nolakoa da?
4-5zmko tamainakoa da, bere azala leuna da, berde disdiratsua, geienetan kolorea aldatze da, orixka eta gorrixka.
Non bizi da?
Putzu ingurutako eremun zabaletan bizi da.
Noiz ikusi daiteke?
Martxotik Urrira egoten dira aktibo Gipuzkoa probintzian. Neguan zuloetan bizi dira babesteko.
Zer jaten du eta zeinek jaten du?
Janari asko jaten du: tximeletak, kakalardoak, euliak...
beste alde, suge gorbatadunak zuaitzeko-igela jaten du.

Joseba Sáez

martes, 30 de octubre de 2007

KUTSADURA


Ibaia eta haren inguruan dauden materia eta bizidunak sortu, garatu eta desagertu egiten dira, batzuk besteen elikagai bihurtuz. Ziklo hori, kanpoko eraginak baldin badago, hautsi egin daiteke. Ibai baten ibilbidea bideratzea edo kanalizatzeak, desoreka sortzen du ingurunean.
"Kutsadura" kontzeptua argitzeko, gizakia kontuan hartu behar dugu. Munduan arazo berri eta larria bihurtu da kutsadura, eta, gizateriak bizirik iraun ahal izateko, egun dagoen arazo larrienetariko bat da. Hauek dira jasaten ditugun zenbait kutsadura mota: lurraren kutsadura, eguratsaren kutsadura, kutsadura akustikoa eta kutsadura erradiaktiboa.

Oscar Ruiz

ZU ERE HAMAIKAREKIN!!!


Zorionak Carlos!!!

Pausoz pauso...urtez urte 11garrenera heldu zara.
Zorionak!!! jarraitu horrela pausarik gabe urteak betetzen eta bitartean maite zaituzten pertsonen inguruan dastatu bizitzak eskeintzen dizkizun une pozgarri eta zoriontzuak.

Eutsi eta ONGI BIZI!!!

lunes, 29 de octubre de 2007

Zorionak ARTISTA....!!!!



ISMAEL artista bat zara... nondik zatoz???

Nondik zatozen jakitea...inportantea bada...are gehiago NORA ZOAZen argi izatea...
11 urte betetzerakoan... joan zaitez argitzen erantzuna eta bidean laguna izan dezazun zoriontasuna.

Seguru, zure ondoan maite zaituzten pertsonak izango dituzula... zaindu eta ONGI BIZI!!!

Gu hemen gaituzu!!!

ZORIONAK!

Endika

Perikles


Perikles nire loroaren izena da.
Nire loroa agapornish izeneko arrazakoa da,txiki-txikia eta soinuak imitatzen ditu.
Bere janaririk gustukoena pipak dira.Bere koloreak hauek dira: gorria, marroia, laranja, berdea eta urdina.Batzuetan asko abesten du baina beste batzuetan siesta botatzen du.
Udan nire eskutik pipak hartzen erakutsi diot eta kaltzioa izateko sepia hezurra jartzen diogu.

Iker Roncal

MAMUAK


Zer dira mamuak?
Mamuen filmak ikusten ditudanean ,ez dut inoiz jakin zer diren mamuak.
Orain galdera honi erantzuna esango dizuet. Mamuak espirituaren adierazpenak dira,hil direnean agertzen direla bere lagunekin edo famiakokin gaiz portatzen direlako.
Mamuak ektoplasmakin sortuta daude eta argazkietan oso erreza dira ikustean.
liburu asko daude mamuei buruz eta filmeak ereba:"La momia" , "El fantasma de Canterbury"...
Gai hau interesgerria iruditzen bazaizue, igandeetan Cuatron, telebistako programa bat dago, gauean mamuen gauzei buruz tratatzen duena.
Gainera interneten fanstasma hitza jartzen baduzu google "bilatzailean" horri asko agertzen dira .

Javier Pérez

miércoles, 24 de octubre de 2007

DINOSAURIOAK


Dinasaurio hitza grekotik dator DEINOS+SAURU Musker ikaragarri hauek ornodunak izaten ziren hankak gorputzaren azpian zeukaten ugaztunak bezala eta ez aldeetan narrasti gehienen antzera eboluzionatzean batzuk hegaztiak bihurtu ziren horregatik hegaztiak dinosaurioaren barruan sailkatzen dira gaur egun. Dinosaurioak ugari izan ziren lur planetan 160 miloi urtez. Bere ezaugarri batzuk harrautz batzuk,azal gogorra eta azkataduna zeukaten,batzuek defentza fisiko batzuk ere bazituzten;adarrak,atzaparrak,mokoa...batzuek uretatik ibiltzen ziren beste batzuk airetik,lurretik...Tamaina askotakoak zeuden:txikiak, handiak, belarjaleak, haragijaleak eta insektu jaleak ziren. Altuenak batez beste hamairumetrokoa zen. elkarri babestu eta erasotzen ziren.

Aitor Pérez

martes, 23 de octubre de 2007

SALTOKA


Hemen uzten dizute joku dibertigarri bat.
Gure BLOG orrian...eskuinaldean LOTURAK jartzen den tokian, halako bat dago:
"http://www.zernola.net/informazioa/jolastuz_ikasi/jokoak/2005/01/untxiak.swf"
Sakatu eta has zaitez jokatzen.
Lortu behar duzu UNTXI guztiak alde batetik bestera pasatzea, banan banan mugituz aurrera, gainetik pasatuz baina ezinezkoa dena da atzera jotzea.

Eutsi AUSARTA!!!

Matematikako irakaslea

HILLTOP HOODS


Ismael Nicolay: Kaixo,ni Ismael naiz 6.D mailakoa.Nik hitzegingo dizuet Iñigo,Paul eta nik agian abestuko dugun abestiaz eskolako jaietan.Ni flauta,neska eta diskoa naiz,Paul lehenengo personajea eta Iñigo bigarren personajea.Abestiaren izena "hilltop hoods" deitzen da.Oraindik prestatzen ari gara erritmoa,baina nik uste dut abesten badugu ondo aterako dela.Nik minutu 1 eta 56 segundu abesten dut Iñigo minutu 1 eta Paul beste minutu bat.Paul ia-ia letra osoa daki baina Iñigok eta nik oraindik ez dakigu asko.Joko dugun arropa da,jertsei haundi bat,bakeroak eta bixera bat.Ni oso pozik nago bururatu zionari ideia ona izan zuelako.

Ismael Nicolay Muxu bat 6.D

lunes, 22 de octubre de 2007

HIGH SCHOOL MUSIKAL


High school musikal pelikula bat da.Keni Ortegak egin zuen.Baina High school musikal Disneyrena da,orduan lehenengo Disney channellen ateratzen dute eta hiru hilabete eta gero Cuatron ateratzen dute.Geroago High School Musical 2 atera zuten.Eta bere nobela ere C.Dak salgai daude.Beraien protagonistak dira bost:CHAD DANFORTH(TROYEN LAGUNA),SHARPAY EVANS(GAIZTOA),TROY BOLTON(GABRIELLAREN MUTILA),GABRIELLA MONTEZ(ONA),RYAN EVANS,ETA TAYLOR MCKESSIE.Berailen izenak errealitatean dira:CORBIN(CHAD),ASHLYE(SHARPAY),ZAC(TROY),VANESSA(GRABIELLA),LUCAS(RYAN) ETA MONIQUE8TAYLOR).Zac eta vanessa ateratzen ari dira,baina krisis batetik pasatzen ari dira.Institutoa EAST HIGH SCHOOL deitzen da.Sharpayri Troy gustatzen zaio,baina Troiri Gabriella gustatzen zaio eta berari ere Troy,orduan ateratzen dira.Rayan uste du bere ahizpa agiten duena ez dala justua orduan hasarretzen da.Chat eta Tylor ateratzen dira.HIGH SCHOOL MUSICAL/2 musical bat da.Nire ustez biak oso politak dira eta...IKUSI!.

Andrea Navarro

viernes, 19 de octubre de 2007

ORNITORRINKOA


Ornitorrinkoari ere platipo (ingeleses Platipus). Bere burua zapalduta ematen du. Arrak luzeera gorputza 45-60 zmkoa du eta emeak berriz, 39-55. Ornitorrinkoak jaten ditu: intsektu akuatikoak,krustazeoak,molusku akuatikoak eta bere larbak ere. Begetalak ere guztatzen zaizkio. Zelua daukan momentua abuztua eta urriaren artean da. Kautibitatean izaten denean,hamazazpi urte izan ahal dute. Ornitorrinkoak bere seme-alabei deitzeko soinuak ateratzen dituzte ,bere amari deitzeko edo bere lagunei ere.

Zigor Mirasolain

miércoles, 17 de octubre de 2007

MIRU


Kaixo langunok:
Gaur nire txakurrari buruz hitzegingo dizuet.Nire txakurraren izena Miru da,eta Scnauzer txiki bat da. Miru Alemaniako txakur oso ospetsua da, baizik bere birraitona
hango txakurrik azkarrena bai zen; Miru ez da ospetsua bakarrik horregatik, bere arrazaren izena esaten duen bezala,Scnauzer izenak alemanez``bizarra´´esanahia du eta Miruren ezaugarri oso bitxia da.
Schnauzerrak hiru motatako tamainak ditu:Schnauzer handia,ertaina eta txikia.Ere
kolore desberdin motakoak izan ditzakete:edo txuriak,txuri-beltzak,beltzak...eta abar.
Miruk 3 urte ditu,baina ia 4 zeren Urriaren 22an bere urtebetetzeak dira,Scnauzer arraza 15 urterarte bizi dira eta heldu egiten dira urte batekin.

Carmela Loiti

martes, 16 de octubre de 2007

PERIKITOA


9cm-ko animali lumadun bat da, australiatik dator eta 15 urte bizi ahal ditu.
Perikitoak kolorez josita daude,(denak gorria eta beltza ezik),domestikatzeko oso erraza da eta hitzak esateko. Taldeetan bizitzen dira eta ez zaiote gustatzen bakarrik egotea. Oso pasientea izan behar zara eta hitzak errepikatu beraiek ikasi arte.
Perikito bat izateko etxean, kaiola handi bat izan behar duzu, pixka bat hegan egiteko. Inoiz ez jarri kaiola eguzkiak jotzen duen tokian eta aizeak jotzen duen tokian.
Jateko eman behar diozu alpiste, artaxehe, olo eta kalamu.

Mario Hortal

lunes, 15 de octubre de 2007

BIDEOJOKUAK


Nire ustez bideojokoak onak edo txarrak izan daitezke.
Adibidez badaude garuna lantzeko bideojoku batzuk.Esate baterako:"Brain training" edo"Big Brain Academy".
Badaude ere bideojoku batzuk medizina ikasteko.Adibidez:"Trauma Center".
Badaude marraztekoak ere.Esaterako:"Drawn to live".
Eta nola ez.Interneten nabegatzeko!
Baina batzuk ez dira batere ikasgarriak.Adibidez:"GTA San Andreas" edo beste biolentziako joku batzuk.
Baina edozein bideojokura jolastuz garuna lantzen dugu zeren eta behatzak behar bezala mugitu behar dira.
Bideojokuak onak dira ondo erabiltzen badakizu.Bideojokuetara jolasten baduzu.Erlojua begiratu.

Andy Hermoso

Zorionak bikote!!!


Kaixo bikote UNAI ta PAUL:

Pittaka pittaka urteak erortzen ari dira zuen bizitzan... honekin hamaikagarrena!!!
Eta oraindik falta zaizkizuenak...beti etortzeko direnak dira hoberenak eta haiekin ZORIONTASUNA jarrai dadila zuen bizitzan argia ematen.
Egun ederra pasa ezazue MAITE ZAITUZTENEN artean eta haiekin dastatu zuen amets gozoenak... eta batez ere EKIN LANARI GOGOR!!!

jueves, 11 de octubre de 2007

Green Day taldea


Green Day 1989an sortutako punk-rock musika taldea da. Egungo osakideak, Billie Joe Armstrong gitarrajolea eta abesten duena, Mike Dirnt baxujolea eta bigarren ahotsa eta Tre Cool bateriajolea eta bigarren ahotsa dira. The Offspring eta Racid taldeekin batera, Green Day punk-rocka berpiztu eta korronte nagusira eraman zuten 1990eko hamarkadan. Mundu osoan zear 56.6 miloi disko salduta, historiako punk-rock talderik arrakastatsuena da Green Day. Eguneko, 40 milioi disko saldu ditu mundu osoan zehar. Beraien abestien letrak, beraien bizitzako gaiak dira normalean. 2004an, American Idiot diskoarekin, arrakasta handia lortu zuten eta kritika ezinobea.

Asier Goya

miércoles, 10 de octubre de 2007

DUBAI


Dubai Arabiar Emirerri Batuetako hiri eta emirerri baten izena da. Dubai, Arabiar Emirerri Batuetan biztanle gehien dituen hiria da (1.422.000 biztanle eta hazten ari da), eta bigarren emirerririk garrantzitsuena. Hiriak dituen diru-sarreren %6 bakarrik dator gaur egun petroliotik, gero eta garrantzi handiagoa dute merkataritzak eta luxuzko turismoak.
Azken hamarkadan, eraikuntza proiektu itzelak jarri dira martxan Dubain: irla artifizialak, etxe-orratz itzelak, eta Guiness errekorra hautsi edo hautsiko duten beste hainbat eraikin edo proiektu. Duela urte batzuk herrialdeko bigarren hiririk handiena zena, gaur egun, hiriburua den Abu Dhabiren aurretik jarri da.
Burj Al Arab hotela eta aireportuak fama handia dute. Gainera, Burj Dubai etxe-orratza eraikitzen ari dira, eta bukatzen dutenean munduko etxe-orratzik altuena izango da.
Dubain urtero ospatzen dute Dubai World Cup izeneko zaldi lasterketa famatua. Bertan ematen dituzten sariak munduko handienak dira.

Beñat Galdós

martes, 9 de octubre de 2007

Ikasleek behar beste opor dute ala gehiago behar dute?



Nire ustez ikasleek daukaten oporrak baino gehiago behar dute,hemen dauzkazue nire arrazoi batzuk:

-Adibidez, ikasleak asko nekatzen dira ikasturtean zehar.
-Hala nola, urteko denbora gehiena eskolan pasatzen dute, bederatzi hilabete.
-Baita ere, gurasoekin denbora gehiago disfrutatzeko aukera izango zuten.
-Azkenik, oporretan bidai egiten baduzu leku ezezagun hori hobeto ezagutzeko parada izango duzu.

Carlos Esnal

lunes, 8 de octubre de 2007

NATURA



Natura oso polita da eta asko zaindu behar dugu batzuetan ematen du natura haserretu egiten dela eta euri asko duenean uholdeak gertatzen dira.Mendia joaten garenean zakarra zakarrontzira bota behar da ez nahi degun tokian.

Unai Corta

viernes, 5 de octubre de 2007

ERRUGBY-a!!!


Adiskideok,

Erreala eta Bruesa taldeak Bigarren mailara jaitsi direnez errugby kirolera begiratuko dugu. Ni errugbyzalea eta jokalaria naiz Bera-Bera taldean.
Orain Munduko Errugby Txapelketa Frantzian jokatzen ari dira munduko talderik onenak. Horri esker telebistan errugby partiduak ikusteko aukera dago, gure artean gutxitan gertatzen dena.

Kanpotik ikusita gizon multzo nahastu bat dirudi etengabeko borrokan, baina hori ez da horrela. Jokuak arauak ditu eta ostikoak eta kolpeak ez dira onartzen, batez ere lepotik gorakoak. Protekzioz beteak goaz: helduek ahoan eta buruko kaskoak eta haurrek horiez gain sorbaldatan eramaten ditugu. Errugbyan ez daude golak, entsaioak daude. Baloia ezin duzu aurrera pasatu beti atzera.

Munduko Txapelketan nagusienak Zelanda Berria, Ingalaterra, Australia eta Fidji dira. Fidji-k Galesen aurkako partidua irabazle izan zen. Nik Zelanda Berriaren aldekoa naiz eta oso polita da partidua hasi baino lehen egiten duten dantza; bere herriko ohitura zaharra da, etsaiari beldurra emateko egina.

Gure artean errugbyak ez ditu futbola dituen jarratzaile kopurua eta ez da oso ezaguna. Hurrengo batean kirol honi buruzko berri gehiago jasoko dituzue.

Iñigo Arévalo

jueves, 4 de octubre de 2007

Nire katua


Nik katu persa bat dut. Maskor du izena eta bakarrik bost hilabete ditu. Ile grisa
du eta oso argala da;begiak laranjak ditu, eta dena ilun badago, hobeto ikusteko begi
niniak handitu egiten zaizkio;eta seguru sentitzen bada urruma egiten du.

Jon Mikel Arin

lunes, 1 de octubre de 2007

NATURAREN EGOERA


Egun on klaseko kide agurgarriak:
Berri hau idatzi dut zeren eta gogoratu nahi dizuet planeta hau arriskuan dagoela.
Gu gara hau gelditu dezakegun bakarrak eta ez badugu hainbeste gastatzen gerorako aurreztuko dugu ura eta energia.
Paperaren aurreztea beste kontu bat da,baina mesedez hau ere kontuan izan idazterakoan. Noizbait galdetu diozue zuen buruari zer gertatuko ote zen zuhaitzik edota gasoilirik gabe gelditzen baldin bagara?
Espero dut nire artikulua irakurtzea eta ura, papera...etab, alferrik botatzerakoan, bi alditan pentsatzea.
Ondo pentsatu zuen erabakia, honetan mundua jokoan dago eta, eta denak zerbait gure partetik jartzen badugu, mundu hau hobetzea lortuko dugu.

ONDO PASA AURREZTu LAGUNOK! ETA GURE AMA LURRAK ESKERTUKO DIZUE!

AGUR, LAN HAU ON DIZUELA!

Aitana Alvarez

ZORIONAK...TXO!!!!




Zuri gaur tokatu zaizu 11 urteko klubean sartzea...ZORIONAK!!!

Jarrai ezazu, orain arte bezala, ixilean lan egiten emaitzak agerian geratuko direla..eta ZORIONA izango duzu lagun.

Eutsi gogoei eta aurrera!!!

E G Z

jueves, 20 de septiembre de 2007

ETXEKO LANETAN LAGUNTZEA

Etxeko lanetan laguntzeak,bere alde onak ditu,baita txarrak ere.Etxeko lanetan laguntzearen alde onak,hauek dira,gurasoek lan gutxiago dutela,etxea garbiago dagoela,zure etxeak aspektu hobeagoa duela...
Bere alde txarrak hauexek dira: oso aspergarria dela, oso nekagarria dela, videojokoekin eta lagunekin jolasteko denbora gutxiago duzula...Baina bueno, lagundu egin behar gauza hauetan...zer erremedio!!!

Iker Azurmendi

miércoles, 19 de septiembre de 2007

Naturaren erdian bizitzea


Naturaren erdian bizitzeak alde onak eta alde txarrak ditu. Alde onak: usaitzen duzun aire frexkua eta askoz garbiagoa da hiriarena baino; animali basatiak ikusi ditzakezu, naturaren isiltasunaz gozatu, naturarekin elkarbizi dezakezu...

Baina, badaude ere, alde txarrak: ez daukazu argindarrik ez iturririk gertu, gaixo jartzen bazara, ez duzu medikurik gertu, eltxoen ziztadak jasotzea, ezin duzu sua piztu zeren eta basoak edota belardiak erre egin ditzakezu.

Asier Goya

martes, 18 de septiembre de 2007

ZORIONAK


Andrea eta Carmela:


Ongi etorriak 11 URETEKOen KLUBera!!!

Joan den 13an eta 16an zuen urtebetetzeak izan ziren....berandu baina ailegatu gara....ZORIONAK!!!

Zoriontasunaren iturritik ez nekatu edaten eta zure amtes gozoenak egia bihur daitezen!!!

Muxu eta besarkada bana.


E.G.Z.

lunes, 10 de septiembre de 2007

Hasiera




Kaixo lagunak:


Hementxe hasten da gure bide berria...,ikasturte honen zehar (2207/08) jorratuko duguna.

Egunak joan, egunak etorri gure ametsak, ilusioak, lanak...gauzatuko dira eta hemen izango dituzue.

Denen artean, gure ahaleginetaz baliatuz, aurrera begiratuz, kurtso BOROBILA izango duugu.

Eutsi gogor eta EKIN!!!