jueves, 20 de septiembre de 2007

ETXEKO LANETAN LAGUNTZEA

Etxeko lanetan laguntzeak,bere alde onak ditu,baita txarrak ere.Etxeko lanetan laguntzearen alde onak,hauek dira,gurasoek lan gutxiago dutela,etxea garbiago dagoela,zure etxeak aspektu hobeagoa duela...
Bere alde txarrak hauexek dira: oso aspergarria dela, oso nekagarria dela, videojokoekin eta lagunekin jolasteko denbora gutxiago duzula...Baina bueno, lagundu egin behar gauza hauetan...zer erremedio!!!

Iker Azurmendi

miércoles, 19 de septiembre de 2007

Naturaren erdian bizitzea


Naturaren erdian bizitzeak alde onak eta alde txarrak ditu. Alde onak: usaitzen duzun aire frexkua eta askoz garbiagoa da hiriarena baino; animali basatiak ikusi ditzakezu, naturaren isiltasunaz gozatu, naturarekin elkarbizi dezakezu...

Baina, badaude ere, alde txarrak: ez daukazu argindarrik ez iturririk gertu, gaixo jartzen bazara, ez duzu medikurik gertu, eltxoen ziztadak jasotzea, ezin duzu sua piztu zeren eta basoak edota belardiak erre egin ditzakezu.

Asier Goya

martes, 18 de septiembre de 2007

ZORIONAK


Andrea eta Carmela:


Ongi etorriak 11 URETEKOen KLUBera!!!

Joan den 13an eta 16an zuen urtebetetzeak izan ziren....berandu baina ailegatu gara....ZORIONAK!!!

Zoriontasunaren iturritik ez nekatu edaten eta zure amtes gozoenak egia bihur daitezen!!!

Muxu eta besarkada bana.


E.G.Z.

lunes, 10 de septiembre de 2007

Hasiera




Kaixo lagunak:


Hementxe hasten da gure bide berria...,ikasturte honen zehar (2207/08) jorratuko duguna.

Egunak joan, egunak etorri gure ametsak, ilusioak, lanak...gauzatuko dira eta hemen izango dituzue.

Denen artean, gure ahaleginetaz baliatuz, aurrera begiratuz, kurtso BOROBILA izango duugu.

Eutsi gogor eta EKIN!!!