viernes, 30 de noviembre de 2007

EUSKARAREN EGUNA



Abenduak 3... EUSKARAREN EGUNA dela eta UKAN birusa gure artean dago eta bere "gaixotasuna" ukitu nahi digu...ea lortzen duen!!!

Pentsatzeko pixkat Bernardo Atxagaren hitz batzuk:

"Hizkuntzak ez du antzik jaboiarekin. (…) Zenbat eta gehiago erabili jaboia orduan eta urrituago eta gastatuago, hitza, ordea, alderantziz. Zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago. Beste modu batean adierazita hitza biziko bada, nahitaezkoa da errepika, nahitaezkoa da jendearen ahoan behin eta berriro egon dadin. Jakintsu arabiar batek ere hala adierazi omen zuen: hitzaren iturriak isuri egin behar du bere ura, gastatu eta alferrik galdu egin behar du ura. Esan eta berresan egin behar da hitza, hortik kanpora ez dago bizitzarik, errepika da hitzaren ardatza. Errepetizioak bizitza ematen dio hitzari, erabilerraz bihurtzen du”.

Errepikatu eta "birusa" ZABALDU... "PIXKA BAT ... es mucho"

1 comentario:

Anónimo dijo...

ES POCO...ASKO DA

A.N.R.