martes, 20 de noviembre de 2007

IKUSGAITZ BIHURTU ZEN NESKATXOA!


Behin batean neskato bat zen mariatxo izenekoa ibai ertzean bizi zen .Mariatxoren etxea bi muinoren artean zegoen .Muino baten gainean Herri Orlegia bizi zegoen .Eta beste muinoaren gainean Herri Urdina bizi zen.Herri Orlegiko haurrak zoriontsu bizi ziren zoriontsu bizi ez zirenak beren animaliak ziren.Herri Urdineko haurra pozik bizi ziren pozik bizi ez zirenak beren landareak ziren.Baina Herri Orlegiko haurrak ez ziren ondo eramaten Herri Urdineko haurrekin.Mariatxo haur Urdinen artean eta haur Orlegien artean bizi ziren.Mariatxo animalia eta landare guztien laguna zen.Baina haur Orlegi eta haur Udinen laguna izan nahi zuen.Herri Orlegiko haurrak ez zuten maite orlegia ez zelako...eta haur Urdineko haurrak ez zuten maite urdina ez zelako.Mariatxok ahal zituen ahaleginak egin zituen, bainan ez zuen ezertarako balio izan...haur haiek ez zuten nahi izan bere lagun.Mariatxo garoz gehiago,bakartiago sentitzen zen...Egun batean haimbeste negar egin zuen malkotan ikusgaitz bihurtu zen. Orain, mariatxo ikusgaitza zen eta haur orlegiak ez ziren ohartzen beren artean zegoenik... eta ezin zuten ikusi Mariatxo.Mariatxok une asko igarotzen zen haur urdinen artean ikusgaitza zen eta inork ezin zuen Mariatxo ikusi...eta ez zuten ulertzen nolaz alferrik galtzen ziren, haur Orlegien aurka atontzaten zituzten armak .Nolaz Mariatxok beren bihurrekeri guztiak desgintzen zituen haur Orlegiak beste jolasak asmatu behar izan zituzten.Mariatxo ahalegintzen zen haur orlegien jolasak ez zitezen hain basatiak izan.Haur urdinak ez aspertze arren zeregin berriak asmatu zituzten...Halako batean haur urdinak haur orlegien jolasak arduratu ziren.Pentsatu zuten haur orlegiekin jolastea borroka egitea baino alaiagoa izan zitakeela.Azkenik haur orlegiak eta haur urdinak lagun egin ziren eta elkarrekin jolastu ziren haranean .Egun hartan ikusgaitza zen Mariatxo ikusgai bihurtu zen berriro.Mariatxo oso pozik zegoen, lagun asko bai zituen .Gainera inori ez zitzaion importa Mariatxo ez urdin ez orlegi izatea.

Mirian Villaquiran

(M.A.Pacheco eta J.L.Garcia Sanchez-en Ipuina)

1 comentario:

Anónimo dijo...

:o ZE ONDO

A.N.R.