miércoles, 10 de octubre de 2007

DUBAI


Dubai Arabiar Emirerri Batuetako hiri eta emirerri baten izena da. Dubai, Arabiar Emirerri Batuetan biztanle gehien dituen hiria da (1.422.000 biztanle eta hazten ari da), eta bigarren emirerririk garrantzitsuena. Hiriak dituen diru-sarreren %6 bakarrik dator gaur egun petroliotik, gero eta garrantzi handiagoa dute merkataritzak eta luxuzko turismoak.
Azken hamarkadan, eraikuntza proiektu itzelak jarri dira martxan Dubain: irla artifizialak, etxe-orratz itzelak, eta Guiness errekorra hautsi edo hautsiko duten beste hainbat eraikin edo proiektu. Duela urte batzuk herrialdeko bigarren hiririk handiena zena, gaur egun, hiriburua den Abu Dhabiren aurretik jarri da.
Burj Al Arab hotela eta aireportuak fama handia dute. Gainera, Burj Dubai etxe-orratza eraikitzen ari dira, eta bukatzen dutenean munduko etxe-orratzik altuena izango da.
Dubain urtero ospatzen dute Dubai World Cup izeneko zaldi lasterketa famatua. Bertan ematen dituzten sariak munduko handienak dira.

Beñat Galdós

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Bai interesgarria, artikulua, baina gauza bat esango dut, ez litzaidake gustatuko "orratz " horren puntan egotea!! Ene!!!!
Dena den hegan egitearen antzeko sentsazioa izan behar da...

Anónimo dijo...

Oso interesgarria...eta era berean GARESTIA!!! hortxe lo egiteko behar den diru pagotxarekin zer egiteko aukera emango zidan pentsatzea ere...
baina beno amtes egiten jarraituko dut.
Hala ere OSO BIKAINA lana!!!

Anónimo dijo...

BAI INTERESGARRIA DA BAINA DIRU ORREKIN BESTE GAUZ BATEAN GASTATUKO LITAZIDAKE GASTATZEA.
A.N.R.